Balencıagaren eragına

Formen simpletasunean, ehunen kalitatean eta jantzien egikeran maisuaren eragina antzematen da.

Contxu Uzkudunek, Pilar Usarragaren tailerrean ikasi zuen jostun ogibidea. Tailer honek 50 eta 60.hamarkadetan, Casa Isa izenekoan, Cristobal Balenciagarekin ikasitako teknikak eta lan sistemak irakasten zizkien Euskal emakume gazteei.

«Bikaintasunetik Kaxkartasunera milímetro erdia besterik ez dago».
Cristóbal Balenciaga

Diseinatzaileak Balenciagaren figura eta honek herrialdeko modan izandako eragina aldarrikatzen ditu ordutik. 1991. Urtean, Donostiako Miramar jauregian kongresu bat antolatu zuten, bertan Hubert de Givenchy eta Adolfo Domínguez bezalako gonbidatuak izanez.

«hotza gara»

Negua janzteko ez dago Euskal empresa bat baino hoberik

Beroki, txaketa, fular eta txapelak minimil-en kolekzioen jantzi nagusiak dira. Hotza eta euriaren aurkako erremedio hoberena dira minimil-en kaleko arropak, izan ere, Negua janzten minimil-ek ez du parekorik.

sorrera, ogıbıdea eta tradızıoa

Contxu Uzkudunen diseinuak, 70.hamarkadako Euskal emakume berria janzteko sortu dira

Bere lehen Boutique-a, “Daros” izenekoa, 1977. Urtean ireki zen, Pret-a-porter mugimenduaren zabaltze momentuan eta Donostiako Ondarreta auzoan kokatua zegoen. 1980. Urterako bere diseinuak Cibeles eta Donostiako modaren astean aurkeztuak izan ziren. Denda txiki horren lanak 1987an minimil markaren sorrera ekarri zuen. Enpresa hasieratik emakumeek soilik zuzendu eta gestionatu dute, Emakumeen eskubideen defentsan eta lan munduan emakumeen autonomiaren erreferente izanik.

New Basque Style

Nazioarteko mugimendua Euskal ikuspuntutik

Inspirazioaren bilaketan Londres, Paris eta Bombay bezalako hiriak bisitatu dituzte. Kale, denda, taberna eta galeriak bisitatuz, bertako joerez bustitzea da beraiek gogorki gordetzen duten sekretua. Kanpoan ikusitakoa Euskal estilora eraldatzen dute, diseinuetan Euskal Herriko formak eta paisaiak irudikatuz.

famılıa negozıoa

Ana eta Beatriz, Contxuren alabak, markaren zuzendaritza hartu dute

Zuanznabar-Uzkudun familiaren bi generazio minimil-en inguruan antolatuta. 40 urtetan zehar, ogibidea eta emakumearen gorputzari buruzko ikuspuntua irakatsi dizkie Contxuk Anari eta Beatrizi, era berean hauek josteko makina, hari, jost-orratz, ehun eta patroi artean hezi dira.

Urte asko prestatzen eman ondoren, beraiek dira orain Contxuren lekua hartuko dutenak zuzenbide artistikoan eta empresaren marka jendearengana eramanez Valentziak, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Interneten dituzten denden bidez.

«egıten jakıtea» euskaldun kutsuarekın

Modan, gastronomian bezala, osagai hoberenekin bakarrik lortzen da bikaintasuna

Kalitate hobereneko artileak, kotoiak, Cachemirak; Zehaztasunez moztu eta jositako zetazko, gazazko eta tafetazko oihalak dira jantzi hauen oinarria. Gaur egungo arropa, praktikoa eta erosoa, naturalki emakumea nabarmentzen duena.

moda dıseınuarekınmugıtzen da

Euskal kultura zabaltzen gure diseinuen bitartez

Minimil-en diseinu estudioa, Bilboko Guggenheim museoarekin elkarlanean dabil, New Basque Style kolekzio berria eratzen. Hau museoko dendan soilik dago eskuragai eta Euskadiko moda eta diseinua bisitari atzerritarrei erakustea du helburu.

Free News!

Signup to our newsletter and receive awesome daily news.

help
I'm not interested.